Oskorri - Euskaldun berriaren balada

Song Rating: 8.81/10

Song lyrics:

Barakaldokoa naiz eta
Daukat paro obrero
Horregatik euskaltegira
Noa ni egunero
Euskaraz bazekien nire
Bisabueloak edo
Baina ni roillo hontaz
Orain arte zero
Goizero, goizero
AEKan bezero
Batzuetan ero
Besteetan bero
Baina ez dut milagro
Handirik espero

Goizean goiz hori behar dur
Motibazio bila
Euskara ez da ingelesa
Baina ez dago hila
Egun askotan pensatzen dut
Hau dela inutila
Nik ez daukat kulparik


Ez banaiz abila
Hau da hau makila
Aditz klase pila
Hitzak beste mila;
Animo mutila
Esaten dute baina
Ez da hain fazila

Ideia hau nire buruan
Ez dakit noiz hasi zen
Baina batzutan ez naiz hemen
Gehiegi dibertitzen
Lau gauzak izen bat dute eta
Gauza batek lau izen
Kokoteraino nago
Klaseak aditzen
Pegatak ipintzen
Ta dirua biltzen ...
Nola sartu nintzen
Ez dut konprenitzen
Lau on bat bilatzeko
Ez badu serbitzen

Date of text publication: 18.01.2021 at 06:57